XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BRAULIO - Meza ondatu, abeslariya jo ta danen ezkertzat, ikusi du, ni ere jo egin nai ninduben.
ALKATIA - ¿Au alda Elizan abeslariya jo dubena?
BRAULIO - Bai ori bera.
ALKATIA - Ondo dago. (
KARNABA - Lukas Egia, ez-izenez Karnaba.
ALKATIA - Etzera zu chori charra.
Billatuko dizut nik kayola.
BRAULIO - Sartu beza bai kayolian.
KARNABA - ¿Ni? Zu lenago sartuko zaituzte: gizon petrala.
ALKATIA - Zaude ixilik lotsagabia ¿Zertara joan zera zu Eliza-ra? ¿Zertara zatoz orain onera?.
KARNABA - Oribera jakin nai det. Zertara ekarri gaituben orrek.
BRAULIO - ¿Nik?
KARNABA - Bai zuk. Ainbeste alegiñakin On Mateo-n bitartez ekarri gaituzu eta ¿zertako?... nere semiaren ordez beste bat jartzeko.
BRAULIO - ¡Zure semia?
KARNABA - Bai nere semia, On Mateon abeslariya.
BRAULIO - (¿Onen semia Mateo-n abeslariya? ¿Zein daba bestia?)
ALKATIA - Zer diyozu gauz aberi?
BRAULIO - Itz bat ez detala ulertzen.
Zergatik orren semia baldin bada Mateo-k bialtzen dirana, ¿zein da bestia?.
KARNABA - Zuk jakingo dezu
BRAULIO - Zer jakin biar det nik.
KARNABA - ¿Nolatan eraman dezu bada Elizara?
BRAULIO - Berak esan naubelako Mateo-n esanez zetorrela.